Oraindik ere, Urretxuk Erdi Aroko jatorriaren ezaugarriak ikusgai ditu hirigune historikoan. 1383an diseinatu zuten, Gaztelako Joan I.ak hiribilduari hiri-gutuna eman zionean. Bertan, bizilagunei orubeak banatzeko ahalmena emateaz gain, hirigunea diseinatzeko eskubidea ere ematen zien.
Urretxu Urola ibaiaren ezkerraldean dago kokatuta eta ibaiaren beste aldean dagoen Zumarragako udalerriarekin egiten du bat.
XIX. mendearen erdialdera arte, herriko biztanleak lehen sektorean aritzen ziren, batez ere, baina XX. mendeko 50eko hamarkadatik aurrera, industria-udalerri bihurtu zen.[...]
Herriak kokaleku geografiko pribilegiatua du. Bere kokapena estrategikoa zen iada XV. mendeko merkataritza-azpiegituretan; XVII. mendean, erresumako hiriburua Frantziarekin lotzen zuen Errege Bidea eraiki zen; eta XIX. mendearen erdialdean trenbidea, gerora Urretxuk eta eskualdeak berak izango zuten garapen ekonomikoaren oinarria izan zen.
1920tik aurrera, industria-sektorea sendotuz joan zen, eta urte batzuk geroago Madaya enpresa herrian ezarri zen, udalerriko garrantzitsuena bihurtuz. 60-70eko hamarkadetan, herriak hirukoiztu egin zuen bere biztanleria.
Gaur egun, ondare historiko garrantzitsua du Urretxuk, eta ezin dugu ahaztu Jose Mari Iparragirre Balerdi, Euskal Herriari kantatu zion poeta eta kantari ospetsua, bertan jaio zela.