Hirigune historikoa. Erdi Aroko herria

Angeluzuzena zen, eta horrela antzematen oraindik ere parte zaharraren itxura ikusita, herriak aldaketak jasan baditu ere.

Herrigunea bi kale paralelo hauek eratzen dute: Goikokale (gaur egun Jauregi kalea) eta Bekokale (gaur egun  Iparragirre kalea). Erdian beste kale estuago bat dago, kantoia, hain zuzen ere, eta Kaletxiki izena du (ez dago fatxadarik bertara begira).

Antza denez, Jauregi (Goikokalea) izan zen herriko kale nagusia, hasierako 200 urteetan. Gaur egun, ordea, Iparragirre kalea da garrantzitsuena (Bekokalea). Jatorrizko “gezileihoak” (gaur egun “hobi” izenez ezagunagoak) ekialdeko eta mendebaldeko mugak markatzen zituen, gaur egun Abenida eta Kultur Etxearen atzealdea dauden lekuetan, hurrenez hurren.

[...]

Erdi Aroko herria

Hirigune historikoa

Jauregi eta Iparragirre kaleak

20700, Urretxu

Urretxu +

Urola Garaia +