Irimo-Zazpi puntak
Gure eskualdeko geografia haran sakonek eta mendiek baldintzatzen dute. Aizkorriko mendikatearen zatiaz gain gurean badira erakargarritasun handia duten beste mendi batzuk ere. Irimo da horietako bat (895m) eta interesgarria da bertatik ikus daitekeelako Gipuzkoako puska handi bat eta baita Bizkaiko mendiak ere.
Gainera, Irimo behatoki aparta da aurreko mendean eskualdeak bizi izan zuen industria-eraldaketaren prozesua goi-mailetatik ulertzeko.
Irimotik zazpi puntak egiten jarraitu dezakegu Antzuolaraino, naturaz gozatzeko aukera ematen digun pasealeku atsegin batean.
Irimora Urretxutik abiatuta (350 m) igo gaitezke, edo autoz edo autobusez Santa Barbara ermitara igota, metro batzutako desnibela saihesteko. Hala ere, Irimora ez igota ere, merezi du bere hegalean kokatuta dagoen Santa Barbara bisitatzea, baseliza, Ipeñarrieta jauregia eta hango inguru zoragarria ezagutzeko.
Irimo-Zazpi puntak
Mendi ibilbidea