Corral-Ipeñarrieta etxea
Jauregi hau, gaur egun udaletxea dena, Cristobal de Ipeñarrietak eraiki zuen XVII. mendearen hasieran. Ipeñarrieta Felipe III.a erregearen kontulari nagusia eta ogasun-aholkularia zen.
Eraikinaren fatxada soila eta apaindura gutxikoa da. Arrosa koloreko hareharri landuz eginda dago, eta familiaren marmolezko bi armarriak ikus daitezke.
Ate nagusiak ere apaindura gutxi ditu, eta gainean, legenda hau zizelkatuta dauka: En casa del que jura no faltará desventura.
Goiko bi pisuak burdin forjatuzko balkoiez hornituta daude. Egurrezko hegal landu zoragarriak osatzen du alde zaharreko fatxadarik nobleena daukan eraikin hau. Barrualdea erabat berrituta dago, baina nabarmentzekoak dira Osoko Bilkuren aretoan kontserbatzen diren mihise zaharrak.
Corral-Ipeñarrieta etxea
Hirigune historikoa
Iparragirre 20
20700, Urretxu