Bidegurutzea

Urola Garaia Gipuzkoako barnealdean dago, Donostiatik, Gasteiztik eta Bilbotik ordubetera baino gutxiagora. Gure eskualdeak erraz mugitzeko aukera ematen du, erraz ezagutzeko.

Donostia: 45min- 55 km 

Bilbo: 50min-75 km 

Gasteiz: 40min- 50 km

NOLA IRITSI

Nola ekin nahi diozu gure eskualderako zure bidaiari?

Urola Garaia Gipuzkoako barnealdean dago, Donostiatik, Gasteiztik eta Bilbotik ordubetera baino gutxiagora.

Donostiako Kontxa pasealekua, gure eskualdetik 50 km baino gutxiagora dago, eta horrek ordu erdi pasatxo esan nahi du. Horretarako, N-I (A1) jarraitu behar da Beasaineraino, eta han A636 errepideari jarraitu behar zaio, Zumarraga/Bergara norabidean, 10 km inguru.

Gasteizko katedrala ere 50 km-ra dago, gutxi gorabehera, eta, Bergaran, AP-1 autobideari jarraituz, A-636 errepideari jarraitu behar zaio, Urretxurantz 10 km ingurura.

Bilboko Guggemhein Museoa gure eskualdetik 70 km ingurura dago, eta bertatik Eibar/Donostia norabidean AP-8 autobideari jarraituta irits daiteke gurera. Ondoren AP-1 autobidea hartu behar da Bergara/Arrasate norabidean, A636 errepidean ekialderantz biratzeko.

Iruñea eta Biarritz ere 100 km baino gutxiagora daude, ordubete ingurura.

Urola Garaia beti izan da bidegurutze bat, eta bere kokapena ezin hobea da gure ingurunea eta kultura ezagutzeko.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar Gipuzkoaren erdigunean gaudela, eta, horren ondorioz, inguruan hainbat interesgune autoz oso gertu ditugula. Leku horiek ezinbestekoak dira gure probintzia ezagutzeko: Aralar edo Aizkorri mendilerroak, Loiolako eta Aratzanzuko santutegiak, Ordiziako azoka eta Goierriko ingurunea, edo eta Bergarako Laboratorium Museoa, Ormaitegiko Zumalakarregi Museoa edo Trenaren Museoa Azpeitian.

Gure eskualdeak autokarabanentzako doako eremu bat du Legazpiko Mirandaolan. Eremua Mirandaolako Turismo Bulegoaren eta Euskal Burdinaren Museoaren ondoan dago, Legazpitik autoz 3 minutura edo bidegorrian oinez 15 minutura. Parkean, jolaserako eremua eta piknik-gunea izateaz gain, Santikutz baseliza eta Mirandaolako Burdinola ere bertan daude.

Helbidea: Mirandaola Parkea, Telleriarte auzoa, Legazpi 20230

Zerbitzuak: Hondakin urak hustea, komun kimikoa hustea, ura

GPS koordenadak: 43.03667/-2.3375
N 43º 02′ 12» / W 02º 20′ 15»

Gure eskualdea estuki lotua egon izan da aspalditik trenbidearekin; beraz, trena maite baduzu zatoz gurera. Zumarraga trenbideen bidegurutzea izan zen, eta gure eskualdean, gaur egun ere 3 tren geltoki ditugu, Brinkola, Legazpi eta Zumarragan.

Ordu-erdiko maiztasunarekin, aldiriko tren bat izaten dugu, Donostiatik Brinkolaraino, Zumarraga eta Legazpin barrena. Zumarraga, Hendaiatik eta Donostiatik Madril, Bartzelona, Portugal edo Galiziara doazen tren gehienen geralekua dugu.

Bilatu zure trena:

•RENFE Aldiriko trena

Gasteiz eta Madrilera arteko distantzi ertaineko trena

Gipuzkoan zein Euskal Autonomia Erkidegoan, autobus-sare zabala dugu, eta erraz iristen da Urola Garaira autobusez edozein euskal hiriburutatik, probintziako beste herri batzuetatik edo aireportu nagusietatik.

Ordutegiak eta informazio gehiago hemen:

LURRALDEBUS

·DG03: Zumarraga-Antzuola-Bergara-Antzuola-Zumarraga

·DG04: Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate

·DG43G (servicio nocturno-suspendido temporalmente): Zumarraga-Antzuola-Bergara-Antzuola

·DO03: Donostia- Tolosa-Zumarraga-Bilbao

·GO05: Lazkao-Ordizia-Beasain-Ormaiztegi-Ezkio-Zumarraga (Hospital)

·GO06: Gabiria-Ormaiztegi-Itsaso-Ezkio-Zumarraga

·UK06: Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Urretxu-Zumarraga

PESA

Bilboko, Hondarribiko, Biarritzeko nahiz Gasteizko aireportuak ordubetera daude gutxi gorabehera, eta haietatik garraiobide publikoak daude, batez ere autobusa.

Bilboko ferry-terminala 1.15h inguruko distantziara dago, eta Donostiako Pasaiako portua, 50 bat minutura.

NOLA MUGITU ESKUALDEAN BARRENA

Bitarteko hauek aukera ditzakezu Urola Garaian ibiltzeko:

Eskualde txikia da Urola Garaia eta oinez erraz eta eroso bisita ditzakezu gure bazter gehientsuenak.

Zumarragako tren geltokian bertan taxi geralekua dago.

Urola Garaian, Zumarragako Zatika enpresak, bidegorrian bertan eta Urolako bide berdean, bizikletak alokatzeko aukera ematen du:

Helbidea: Etxeberri Etxetaldea, 11, 20700 Zumarraga
Tel: 943 72 19 90

Legazpin kokatuta dagoen Picadero Ormazarreta Zalditegiak zaldiz ibilaldi bat eginez. gure eskualdea ezagutzeko aukera emango dizu.

Ormazarretaren helburua da kirola praktikatzeaz gain zaldiaren konpainia ederrean pistan eta naturan gozatzea da. Zentroak ikastaroak, ibilbideak eta ekinoterapia eskaintzen ditu.

Helbidea: Mantxola auzoa, 10, 20230 Legazpi

Tel.: 616 26 76 85 / 619 41 17 35

Ordutegia: Egunero 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra

Legazpin, Junetorri  autobus zerbitzu publikoak aukera ematen dizu herrian zehar mugitu eta inguruko auzoetara joateko.

Urretxun, Auzobusa herritik mugitzeko autobus publikoa da. Aukera hau Santa Barbara auzora igotzeko da erabil daiteke, adibidez.

Herrien arteko mugikortasunerako: Lurraldebus-en DG09 linea erabil daiteke: Zumarragako ospitalea-Legazpi-Zumarraga.

 RENFEko Aldiriko trenak Legazpi (bai Brinkola geltokia, bai herrikoa) eta Zumarraga lotzen ditu.