Areizaga, “Baroikoa” jauretxea
XVII. mendean eraiki zuen Felipe de Areizagak. Baroi titulua eman zion Carlos V.ak, eta, horregatik, bi buruko arranoa agertzen da fatxada oparo dekoratzen duen ezkutu familiarrean. Gaur egun, mantentzen den jauregiko parte bakarra da.
Etxea herrigunetik kanpo dago, errege-bidearen aldamenean eratzen joan zen errebalean.
Ateburuan honela irakur daiteke:
“La maldición de la madre abrasa de raíz hijos y casa”.
Apaingarri gutxi daude: balkoi nagusiaren alboetan dauden ezkutuek xehetasun ugari dituzte, baina zizelkatze finik ez; eraikina osatzen duen hegal bikoitza, ordea, nabarmentzekoa da eta herrian mantendu direnetatik aberatsena da, haren dekorazioa dela eta.
Areizaga, “Baroikoa” jauretxea
Areizaga 1
20700, Urretxu