Elizako gurutze erromanikoa
Harri zabalean egindako gurutzea da, nahiko txikia, soila eta ez oso errealista. Bertan irudikatuta daude Kristo (erdian), Maria eta Juan (gurutzearen albo banatan).
Harri zabal txikiaren gainean (45 cm, gutxi gorabehera), artista ezezagun batek Kristo gurutziltzatuaren irudi xumea zizelkatu zuen, bi pertsona lagun zituela.
Kristo: xehetasun anatomikorik gabe, adierazkortasunik gabea, burua oker eta aurrera begira, besoak zabalduta…
Maria eta Juan: geometrikoak, hieratikoak, eta toles zuzeneko jantziekin.
Ez dakigu noizkoa den; baina, ziurrenik, haren ezaugarriak ikusita, XII-XIII. mendekoa izan daiteke.
Elizako gurutze erromanikoa
Andre Maria Jasokundearen eliza
Euskal Herria Enparantza
20230 Legazpi