Peabideak

Mendiko bideak ziren peabideak, burdin minerala meategietatik burdinoletaraino garraiatzeko erabiltzen zirenak.

Antzina, “haizeolak” edo “gentilolak” izeneko burdina ekoizteko labeak, mendietan kokatuta zeuden, meatzeetatik hurbil zeuden basoetan. Hala ere, XII. mendetik aurrera “zeharrolak” agertu ziren. Uraren indarra aprobetxatzeari lotutako aurrerapen teknikoari esker, instalazioak ibaiertzeraino eraman ziren.

Tailerrak haranen hondoan zeudenez, labeak meatzeetatik urrundu ziren eta, ondorioz, haiek elikatzen zituen minerala garraiatu behar izan zen. Horrela sortu ziren “peabideak”.

[...]

Peabideak

Mirandaolako turismo bulegoa

Telleriarte Auzoa z.g.

20230 Legazpi

Tel.: 943 73 04 28
e-mail: mirandaola@lenbur.com

Beste ibilbide batzuk

LEGAZPI +

Urola Garaia +