Ibilbide urdina: “Iparragirre”
Ibilbide urdina: "Iparragirre"
QR kodeen bidezko herri ibilbidea
20700, Urretxu
Jose Mari Iparragirreren irudia ezagutzeko, Urretxuko Udalak ibilbide bat sortu du, eta, parte zaharrean dauden QR kodeak eskaneatuta, Urola Garaiko pertsonaiarik garrantzitsuena ezagutu dezakezu.
Iparragirre Urretxun jaio zen 1820an. Prestakuntza-urteak Zerain, Urretxu, Gasteiz eta Madril artean igaro zituen, bere aitak seminarioan presta zedin nahi zuelako.
Lehen karlistaldiak (1833-40) eta bokazio pertsonalak beste bide batzuetatik eraman zuten: urte nahasiak bizi izan zituen, non foruekiko grinak erbestera eraman baitzuen lehenik, eta emigraziora gero.