Museoaren abiapuntua mineralen eta fosilen bilduma pribatu bat da, zehazki, Nicasio Aguado jaunak Urretxuko Udalari lagatakoa. Beranduago, Urretxuko Udalak bilduma erosi eta handitu egin zuen gaur egun erakusten duguna lortu arte.
Maiatza eta azaroan zehar, Museoen Naziarteko Eguna eta Mineralogia astearen inguruko ospakizunak direla eta, tailerrak, hizketaldiak, erakusketak, ate irekiak, mineral eta harribitxien salerosketa eta trukerako aretoa antolatzen dira besteak beste.[...]
Edukia:
Mineralak: Atal honek mineralogiarako sarrera eskaintzen digu 1.000 kristalizazio ingururekin. Kristalizazioak sistematikoki katalogatu eta sailkatuta daude, errazago ulertzearren, eta komposizio kristalokimikoaren arabera antolatu dira erakusketan. Atal honen zati bat Euskal Herriko mineralei buruzkoa da.
Paneletan deskribatuta daude mineralen propietateak, egitura, industriarako erbilgarritasuna eta energia iturriak.
Azkenik, jolas tailerretan mineralen propietateez jabetzeko aukera dago: gogortasuna, xaflakortasuna, magnetismoa, erradioaktibitatea, eta abar.
Fosilak: Paleontologiako sailean erakusten diren fosilek aldi geologikoak hurrenkera kronologikoan adierazten dituzte, Lurrean bizitza sortu zenetik Pleistozenora, Koaternarioaren hasierara arte. Badira: bost kantinenteetako landareak, tizas artropodoak, trilobiteak, krinoideak, ekinidoak, arrainak, eta abar.
Harriak: Panel elkarreragile baten bitartez, bisitaría harri sedimentario, magnetiko eta metamorfikoen munduan sar daiteke.
Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu erakusketa iraunkorra ikusteko.[/responsivevoice]