XVI. mendeko oinetxeak

XVI. mendeko oinetxeak altuera (beheko solairua eta bi solairu), material (harlanduzko harria) eta egitura xumea berberarekin eraikitzen ziren. Bi etxe mota ditugu, orubearen tamainaren arabera:

Orube gotiko estuan eta zaharrean eraikitako etxeak; adibidez, BIKARIOKOA (Iparragirre kalea, 14), GALDOSENEA (Iparragirre kalea, 22) eta BARRENETXEA (Iparragirre kalea, 38). Baoen kokapenak eredu primitiboa gogorarazten digu: alboko atea, horren aldamenean leihoa eta dekorazio gutxi; hori guztia egurrezko hegalek edo harrizko irtengune ildaskatuek osatuta.

[...]

XVI. mendeko oinetxeak

Hirigune historikoa

Iparragirre eta Areizaga kaleak

20700, Urretxu

Urretxu +

Urola Garaia +