Iparragirre plaza eta Iparragirreren estatua

Iparragirre estatua Urretxu

Gaur egungo Iparragirre plaza 1658ko sutearen eta egun dagoen orubean zeuden eraikinak eraistearen emaitza da. Bertan dago Francisco Font eta Pons eskultoreak egindako bardoaren omenez eraikitako estatua. 1890eko irailaren 28an inauguratu zen, eta herri-erakundeek ordaindu zuten, Euskal Herriko herritarren eta La Habanako eta Buenos Aireseko euskaldunen laguntzarekin (batik bat, azkenekoen laguntzaz).

Carrara marmolezko estatua bat da, tamaina naturalekoa, eta oinarria Mañariako harrobietako harriekin dago egina. Lauza edo zokaloa hareharrizkoa da, eta burdin hesi batek ixten du monumentua. Oinarria, berriz, Zumarragako Dionisio Achak egin zuen, eta Gipuzkoako armarria darama aurrealdean.

[...]

Iparragirre plaza eta Iparragirreren estatua

Urretxuko hirigune historikoa

Iparragirre 20

20700, Urretxu

Urretxu +

Urola Garaia +