Antioko Baseliza

Ermita aipatzen duten lehenengo dokumentuak 1366koak dira. Ezin parekatuzko barne-edertasuna du, non harriaren eta egurraren nahasketa den aipagarriena. Defentsa-izaerako kanpoaldean, berriz, XIV. mendeko erromatarren garaiko atea eta XV. mendeko zabaltze-obretan egindako kalbarioa dira nagusi. Ermitak Ama Birjinaren eskultura gotikoa gordetzen du. Haren landa-eraikuntzak eta haritzez betetako basoak bisitariaren begirada erakartzen dute, hainbat elementu miresteko: teilatua, habeak, tiranteak, karelak, jabaloiak, eta abar. Horiek guztiak Euskal Herriko Behe Erdi Aroko dekorazio bereizgarriarekin apainduta daude, hala nola, motibo geometrikoekin eta emakume-buruekin.

[...]
Webgunea

Antioko baseliza

Ordutegia: Urtarrila, otsaila, martxoa, azaroa eta abendua: ostiraletan: 15:45etik 17: 15era. Larunbat eta igandetan: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Ordutegi bereziko egunak : Abenduak 7 eta 8: 11:30-13:30 eta 16:00-18:00 / Abenduak 24, 25 eta 31: 11:00etatik 14: 00etara /////// Apirila, maiatza, ekaina, iraila eta urria: asteartetik igandera 11:30-13:30 eta 16:30- 19:30 Ordutegi bereziko egunak (apirilak 13 eta urriak 12): 11:30-13:30 eta 16:30- 19:30 /////// Uztaila eta abuztua: egunero 11:30-19:30 Deskribapena: Zumarragan, Antioko baselizan murgiltzen gara, Baselizen katedrala izenez ere ezaguna. Loiolako Basilikaren (Azpeitia) eta Arantzazuko Santutegiarekin batera, Hiru Tenpluen ibilbidea egin dezakegu, Ignaziotar Lurraldeko Ibilbidearen parte dena.

Helbidea: Beloki Hiribidea Z/G Zumarraga
Tel.: 616 245 463

Webgunea

Zumarraga +

Urola Garaia +