San Migel Arkanjeluaren eliza
XIV. mendeko eliza honek sarrera gotikoa du, eta hiru nabe ditu, erdi-puntuko arku-multzoekin.
Absidean, XVI. mende hasierako erretaula platereskoa dago, eta bertan hainbat irudi daude; horien artean azpimarratzekoa da San Migelen figura, Gergano mendiko agerkundeen erliebeekin.
Dorreko behe-gorputzak gotikoko leihate ederra dauka, erdian kolomatxo batek erdibituta. Tradizioak dioenez, Goierri osoan entzuten dira kanpandorre horretako kanpai-hotsak. Dorrearen aldamenean, arkupe edo estalpe irekia du, hiru ojiba-arkurekin.
Parroquia de San Miguel Arcangel de Ezkio
San Miguel Arkangeluaren Eliza
20709 Ezkio