Udal hilerria
Arkitektura-obra berritzailea da Euskadin; izan ere, horma-hobiak kokatzeko tokia lurpean egoteak hilerri berezi bihurtzen du.
Obra egin zuen arkitektoak tenplu egiptoarrak gogora ekarri nahi izan zituen, “bidaia amaigaberako” espazioak, alegia, eta sinbologiaz bete zuen lana.
“Eremu amaigabea da: arkuek eta habe ikusgarriek perspektiba handitzen dute, lurzorua ibilbidea dinamizatzen duten lerroekin seinaleztatu da, eta bazterreko bi eremuetan, dena amaitu behar zuela zirudien lekuan zerbait berria hasten da”.
Barruan bi estatua ditu: “Bizitzaren aingerua” eta “Heriotzaren aingerua”, Vicente Larrea eskultoreak eginak.
Zumarragako udal hilerria
Beloki Hiribidea, 46
20700 Zumarraga, Gipuzkoa