Telleriarteko San Juan baseliza

Auzoko bizilagunek eurek eskatuta eraiki zuten, eta San Juanen tailu interesgarri bat gordetzen du, Beobideren obra dena.

Baselizaraino iristeko, Telleriarteko auzoan sartuko gara, eta, bertan, Brinkolako auzora eramaten gaituen bidea jarraitzen badugu, baselizara eta Elorregi baserrira iritsiko gara, 300 metroko paseo atsegin bat eman eta gero.

1824an kokatu zuten gaur dagoen tokian, eta horrela ematen du aditzera sarrerako ateburuan ageri den datak. Auzoko bizilagunek baseliza eraikitzeko baimena eskatu zioten Iruñeko gotzaingoari, eta hala eman zien 1824ko abuztuaren 10ean.

[...]

Telleriarteko San Juan Baseliza

Telleriarteko San Juan baseliza

20230 Legazpi

+ Legazpi

+ Urola Garaia