Iparragirre

Iparragirre marrazkia

Jose Mari Iparragirre Balerdi Urretxun jaio zen 1820ko abuztuaren 13an, Kale Nagusiko Alzola etxean, gaur egungo Iparragirre kaleko 8an. Poeta eta musikari ezaguna izan zen. Bizitza bohemioa eta abenturazalea izan zuen, bere gitarra eskuan, kantu eta bertsoak inprobisatzen zituen. Euskal bardoa deitu izan zuten. Bere lanak, batez ere euskaraz idatziak (nahiz eta gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta italieraz ere idatzi zuen), gaur egun Euskal Herrian dauden kanta garrantzitsu eta ezagunenetakoak biltzen ditu.

Erromantizismo betean bizi izan zen, eta haren seme eta adierazle argia izan da, Euskal Herriaren historiaren garai oso gatazkatsua bizi izan zuelako. Ordukoak dira gerra karlistak eta antzinako erregimeneko foruen eta pribilegioen abolizioa.

Jose Mari Iparragirre Balerdi

Urretxu 1820-Ezkio 1881

Urretxu herri museoa

Urretxu +

Urola Garaia +