._LEGAZPI

Industrializazio berantiarragoa izan zuten beste hiru herrietan ez bezala, Legazpin, burdinaren historia XI. mendean hasi zen, mendietan zeuden haizeolekin  (“jentiletxe” ere deituak). XII. mendean, burdinolak ibaien ertzera jaitsi ziren indar hidraulikoa aprobetxatzeko. XV. mendean, nekazaritzako eta artzaintzako jarduerekin batera, 20 burdinola baino gehiago zeuden herrian.

Olagizonek auzia izaten zuten baserritarrekin, haraneko lehen biztanleak zirela aldarrikatzen baitzuten. Basoetatik egurra lortzeko beharra zen benetako arrazoia, hori baitzen burdinolen funtzionamendurako beharrezko lehengaia. Azpimarratu behar da bi talde horiek lege kode desberdinak zituztela.

[...]

Lotura interesgarriak

Zer ikusi Legazpin?

Beste herriak