Mirandaolako Burdinola
Olagizonek XVI. mendean bezala jantzita burdinola martxan jarri eta eta burdina lantzen dute. Ikuskizuna amaitu bezain pronto, sua aprobetxatuz, olapintxo-ak prestatzen dituzte bisitarientzat (ogia, txistorra eta sagardoa). Bisita honetan, Euskal Burdinaren Museora ere bisita egiten da, baita Mirandaolako miraria leku hartu zuen kapera ezagutzeko aukera ere. Igande batzuetan haurrei zuzenduriko bisita bereziak egiten dira, ‘Burdintxo’ izenekoak.
Ordutegia:
-
Igandeetan ikuskizunerako aurrez erreserba egitea komeni da: 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gaztelaniaz. Taldeentzako urte osoan zehar burdinola martxan jarri daiteke. Iraupena: Ordubete.
- Deskribapena:
Mirandaolako Burdinola Gipuzkoako ondarerik garrantzitsuenetarikoa da, baita eskualdeko ikono bat ere. Mirandaolako Parkean kokatuta dago eta igandero burdinola martxan ikusteko aukera dago aste santuetatik irailera arte. Familientzako egun bereziak ere daude, Burdintxo egunak, haurrentzat ekintza eta bisita bereziekin.
- Tarifak:
Euskal Burdinaren Museora bisita gidatua eta Burdinola martxan olapintxoarekin (labean egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa) 7 euro helduak eta 3 haurrak balio du. Familientzako egunetan prezio berdina mantentzen da. Taldeentzako prezioa galdetu.
- Beste zerbitzu batzuk:
Mirandaolako Kultur eta Aisialdi Parkea eskualdeko bazterrik ederrenetarikoa da, eta Burdinolen Ibilbidearen atera ere bai (mapa Mirandaolako Turismo Bulegoan eskatu). Bertan, zerbitzu turistiko batzuk ere badaude, hala nola, Turismo Bulegoa, Mirandaolako jatetxea eta taberna, merendero, auto-karabanentzako parking bat, Pastain nekazaletxea eta parkea, frontoi eta guzti
Webgunea
Webgunea
Mirandaolako Burdinola
Igandeetan ikuskizunerako aurrez erreserba egitea komeni da: 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gaztelaniaz. Taldeentzako urte osoan zehar burdinola martxan jarri daiteke. Iraupena: Ordubete.
Helbidea: Mirandaolako Parkea, Legazpi. Gipuzkoa.
Tel.: 943 73 04 28
e-mail: mirandaola@lenbur.com
Bisita Hitzordua (943730428)