San Migel Arkanjeluaren eliza

XIV. mendeko eliza honek sarrera gotikoa du, eta hiru nabe ditu, erdi-puntuko arku-multzoekin.

Absidean, XVI. mende hasierako erretaula platereskoa dago, eta bertan hainbat irudi daude; horien artean azpimarratzekoa da San Migelen figura, Gergano mendiko agerkundeen erliebeekin.

Dorreko behe-gorputzak gotikoko leihate ederra dauka, erdian kolomatxo batek erdibituta. Tradizioak dioenez, Goierri osoan entzuten dira kanpandorre horretako kanpai-hotsak. Dorrearen aldamenean, arkupe edo estalpe irekia du, hiru ojiba-arkurekin.

[...]

Parroquia de San Miguel Arcangel de Ezkio

San Miguel Arkangeluaren Eliza

20709 Ezkio

+ Ezkio

+ Urola Garaia