Mendiaratzeko Santutxoa
XVI. mendearen erdialdekoa da, eta jatorrian lurraldea mugatzeko zedarri soila bazen ere, benetako artelan bihurtu da, eskultura-lan zaindua dela eta.
Gaur egun, Legazpiko udalerrian dago, jatorrizko kokalekutik kendu baitzen.
Gurutze kontzepzionistaren adierazgarri garbia dugu.
Albo batean, Kristo agertzen da, anatomia ondo markatuta, sufrimendua zeharo nabarmenduta… (burua apurtu egin zen, 1971n gurutzea erori zelako).
Beste alboan, Maria dago: zutik, mundua salbatzeko haren semea eskaini eta ematen duen amaren keinu samurrarekin.
Eskultoreak harrian zizelkatu zuen, XVII. mendean, ziurrenik, eta xehetasun handiekin hornitu zuen, barrokoaren estiloari jarraiki. Kapitela akanto-lorez apainduta dago, gurutzearen ertzak granadaz bukatuta daude, eta aingeruak ditugu inguruan, Kristo zaintzen.
Gurasoek bertara eramaten zituzten haurrak, ibiltzen ikas zezaten. Eskutik helduta, gurutzeari hiru buelta ematen zizkioten, altuera ezberdinetan (oinarritik eskaileraraino), eta hiru kredo errezatzen zituzten buelta bakoitzean.
Errituari amaiera emateko, zutabeari musu ematen zioten.
Cruz de Término de Mendiaraz
Muga Urretxu – Legazpi