._Ondarearen arrea

Larrez, mendiz eta industria-nabez inguratutako altxor handiei esker, Gipuzkoa eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko eta ulertzeko ezinbesteko bihurtzen da gure eskualdea.

Landa-kultura eta industria-kultura. Arkitektura eta arte zibil nahiz erlijiosoa.

Eskualdearen izaera erlijiosoa ukaezina da; izan ere, gure kokaleku pribilegiatuak eremu erlijiosoan ere bidegurutze egiten gaitu. Ignaziotar Lurraldearen bihotzean gaude, Loiolatik eta Arantzazutik hurbil, eta Ignaziotar Bidearen lehen eta bigarren etapak gara.

Gipuzkoa osoan bezalaxe, gure eskualdean ere, Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako elizez gain, mendien artean sakabanatutako ermita ugari ditugu. Horregatik, horiek ezagutzeko paseatzea proposatzen dizugu, eta, nahiago baduzu, Urola Garaia berdean zehar hainbat bidexkatan ibiliz, elkar lotzea.

Urola Garaiak ondare kultural, zibil eta arkitektoniko handia du, eta balio berezia dute bailara osoan zehar bai landa-eremuan nahiz hiri-eremuan dauden baserriek eta jauregiek.

Baserri eta jauregi gehienak ez dira bisitatzeko modukoak, baina gure pasealekuetan topatzea ustekabe atsegina izaten da beti, eta, horregatik, argazki ikusgarriak egiteko, kamera gertu izatea ondo etorriko zaigu.

Gure eskualdeak ondare aldetik duen beste balio handienetako bat bailara osoan dauden eskultura-lanak dira.

Gure industria-ondarea askotarikoa da, eta gehienak erakusgai eta bisitatzeko prest egon arren, badu beste zati bat ere, gure kaleetan eta bideetan aurki dezakeguna.

Aipagarriak dira, besteak beste, Mirandaolako Burdinola, Euskal Burdinaren Museoa edo Legazpiko Langileen Ibilbidea. Baina gure industria-ondarearen parte dira, halaber, Zumarragan eta Urretxun jadanik itxita dauden fabrikak, hala nola Orbegozo edo Irimo, edo gure kaleak burdina horrekin zipriztintzen dituzten eta gure izaera indartzen duten estatuak eta hiri-altzariak.

Gogoratu behar da Eduardo Chillidak gure eskualdean zuela bere lantegia, eta bere lan asko, hala nola Haizearen Orrazia, Urola Garaian egin zirela.

Elige otro color

industria

experiencia

naturaleza