Joxe Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko, “Urretxutik mundura” kontzertu berezia egingo da ekainaren 20an, 19:30ean, Urretxuko San Martin de Tours elizan.
Urretxuko udalaren enkarguz, Gorka Hermosak konposatutako lana da eta , luxuzko beste artista batzuk ere izango dira honetan.
Gonbidapenak ekainaren 7tik aurrera banatuko dira Urretxuko Aizpuruenea Kultur Etxean. Informazio gehiago: 943 03 80 88 telefonoan
Kartela HEMEN ezagutu dezakezue.