Turismo marka berria “Hiruma”

Hiruma

Urola Garaiak Turismoak, Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokan parte hartu du, Montes y Valles stand-aren barruan.

Aurten, leku berezia izan du HIRUMA proiektu berriaren aurkezpenak, hiru eskualderen (Debagoiena, Urola Garaia eta Urola Erdia)  lankidetzatik sortutako turismo marka berria. Eskualdez gaindiko proiektu honen helburua hiru helmugetako turismoa elkarrekin proiektatzea da, tokiko, nazioko eta nazioarteko merkatuan Euskadiko barnealdeko erreferente bihurtzeko.

Aurkezpen ekitaldia Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek inauguratu zuen. Marka berriaren azalpena Dorleta Elkorobarrutia Debagoieneko Mankomunitateko lehendakariak egin zuen, eta itxiera Clara Navas Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza zuzendariak. Gainera, hiru eskualde bultzatzaileetako ordezkariak izan ziren ekitaldian, besteak beste, Ana Azkoitia, Iraurgi Berritzen-eko presidentea (Urola Erdia), Rosa Maiza, Urola Garaiko ordezkaria, eta Debagoiena, Urola Garaia eta Urola Erdiko turismo arloko kideak.

Bestalde, Zumarragako Udalak “Hauspoa & Tunela” dokumentala aurkeztu zuen, uztailean argitaratuko dena, herriaren aberastasun kulturala azpimarratuz.

2025-01-27T15:17:34+01:00January 27th, 2025|Berriak, Web berriak|