Bisita gidatua: Antioko baseliza, San Inazio eta Inaziotar bidea

visita ermita de la antigua

Urtero bezala, itzuli dira Ezkutuko Altxorrak programaren bisita gidatuak Urola Garaira.

Ekainaren 26an hasiko dira “Antioko baseliza, San Inazio eta Inaziotar Bidea” izeneko bisitarekin. Bisita horrek, izenak berak dioen bezala, ermiten katedrala, Loiolako San Inazio eta Inaziotar Bidea ezagutzeko balioko du. Hori guztia, Inaziotar Bidea ondoen ezagutzen duen adituaren eskutik: Fermin Lopetegi zumarragarraren eskutik.

Doako bisita hau 11:00etan hasiko da Antioko ermitan eta Antioko Interpretazio Zentroan jarraituko du. Aldez aurretik izena eman behar da 943 72 20 42 zenbakian, honako ordutegian: asteartetik ostiralera eta igandetan 10:30etik 14:30era eta larunbatetan 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 18:30era.

Bestalde, Inaziotar Lurraldea osatzen duten beste bi eskualdeek (Urola Erdia eta Debagoiena) honako bisita hauek eskainiko dituzte ekainean:

DEBAGOIENA

  • Ekainak 12 (10:30 euskaraz/12:00 gaztelaniaz): Arrasateko ilustrazio garaia
  • Ekainak 12 (12:00): XVI. mendeko erretaulak Oñatin
  • Ekainak 13 (11:00): Bergara monumentala

UROLA ERDIA

  • Ekainak 19 (11:00): Loiola Iñigoren haurtzaroan eta gaztaroan
  • Ekainak 20 (11:00): Azkoitia, jauregi eta dorretxeen hiribildua
  • Ekainak 26 (11:00): San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa
  • Ekainak 27 (11:00): Azkoitia, Loiola, Azpeitia: mudejar artearen ibilbidea

Bisita hautan izena emateko: Urola Garaia Turismoan (943 72 20 42), Debagoiena Turismoan (943 79 64 63) edo Urola Erdia Turismoan (943 15 18 78).

Hemen ikus dezakezue kartela: Bisitak-ekaina

Eta adi egon! Laster emango da hurrengo hilabeteetako bisiten berri…

2021-06-07T12:04:32+02:00June 7th, 2021|Berriak, Web berriak|