Urtea ondo amaitzeko, Carlos Bengoa kazetariak bere lan-taldearekin (Habla Radio) Gipuzkoa Plan programa grabatu zuten Urola Garaitik, eskualdeari buruz gehiago jakiteko eta entzuleei ezagutzera emateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntzarekin egindako programa honen helburua Gipuzkoako hainbat txoko ezagutzea da, eta guri dagokigunez, baliabide turistikoen ordezkariak izan ziren Urola Garaiak eskaintzeko duen guztia azaldu ahal izan zutenak.
Igartubeiti Baserri Museotik grabatuta, ezin dituzue gure harribitxien podcast-ak galdu:
Asier González- Legazpiko Burdinaren Harana
Fermin Lopetegi- Zumarragako Antioko baseliza
Maialen Fidalgo- Urretxu
Kizkitza Ugarteburu – Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoa