Joan den irailaren 30ean ezagutarazi ziren “Euskadi Turismo Bono” izeneko bonuak, hiru deskontu-modalitatetan oinarrituta: 5 €, 10 € edo 20 €.
Lehenengo bi modalitateak ostalaritzako, jatetxe-arloari eta turismo-intereseko jarduerei lotutako establezimendu eta enpresei zuzenduta daude eta eta 5 euroko edo 10 euroko deskontuak izango dira, 20 edo 40 euroko gutxieneko erosketetarako, hurrenez hurren. 20 euroko deskontuak aplikatuko dira 60 eurotik gorako erosketetan, turismo -ostatu arloko establezimenduetan.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren hitzetan, ” Bonuen helburua da krisiak gehien kaltetutako sektoreak suspertzea eta kaltetutako familien kontsumoa sustatzea. Merkataritzako, jatetxe-arloko, ostalaritzako eta turismoko jarduerak tokiko eta eskualdeko esparruan duen eragina sustatzearen bidez jarduera hori dinamizatzeko formula bat da”.
Hala, nahiz eta hasiera batean enpresak atxikitzeko gehienezko epea urriaren 27rako ezarrita egon, programaren hasiera atzeratu egin da eta atxiki nahi duten enpresa turistikoek azaroaren 30era arte izango dute horretarako aukera.
Ondoren, bonu horiek erosten dituzten kontsumitzaileek 2021eko maiatzaren 31ra arte trukatu ahal izango dituzte.
UGGASAko Turismo Sailetik, Urola Garaiko turismo eta ostalaritza enpresa guztiak ekimenean parte hartzera animatzen ditugu eta dokumentu hau egin dugu, bonua zertan datzan azaltzen duena: EUSKADI TURIMO BONUA_eusk
Eskualdeko enpresa batzuek interesa agertu dute eta programan izena eman dute. eta gogorarazten dugu Turismo Saila prest dagoela hala eskatzen duten establezimenduei aholkularitza edo laguntza emateko 943 72 20 42 telefono zenbakian.