Bederatzi jarduera egingo dira Urola Garaian Ondarearen Europako Jardunaldien barruan eta 40 udalerrik hartuko dute parte. Urola Garaiko herriek aurkeztutako jarduerek askotariko eskaintza osatzen dute urrirako eta azarorako.
Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan hainbat diziplinaz gozatzeko aukera izango da: dantza, musika eta ipuin kontaketa. Hori guztia Igartubeiti baserria bezalako toki paregabean.
- Urriak 3 (18:00): musika Igartubeiti baserriko dolarean. Herri doinu eta dantzetan oinarritutako musika kultua da errepertorioaren funtsa. Emanaldia borobiltzeko, Lorea Lizarreta eta Oihana Santxotena dantzariak parte hartzen dute espreski ikuskizun honetarako sorturiko koreogradiekin.
- Urriak 24 (17:00): Igartubeiti baserriko dolarean dantzan. Tradizioa, dantzaren bitartez interpretatuko dute baserriko dolarean. Kultur ondarea artearekin uztartzen duen ikuskizuna.
- Urriak 31 (16:30-18:30): Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak. Ipuin kontaketa antzeztua. Ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du entzuleak Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.
Legazpin, Lenbur Fundazioaren bitartez, familian egitkeo plan perfektua aurkezten da, langile ibilbidearen barruan dagoen gure aiton-amonen garaiko eskola ezagutzea.
- Urriak 11 (goiz osoan zehar): gure aitona-amonen garaiko eskola. Arbelatxoak, ikasmahaiak, entziklopeadiak…graiko materiala aztertuz gizartea nola aldatu den ikusiko da.
Urretxu, Iparragirreren jaiotzaren berrehungarren urteurrena ospatzen jarraitzen du bisita gidatuekin, ikuskizunekin eta ekimen berri batekin: “Iparragirre pintxoa”, Urretxuko alde zaharreko igande gastrokulturalekin.
- Urriak 4 (12:00): Iparragirre eta XIX.mendea. Bisita gidatua Urretxuko alde zaharretik. Iparragirreren ibilbidearen bisita gidatua alde zaharretik, Iparragirreren bizitzakin lotzen diren guneetan.
- Urriak 4 eta 25 (eguerdia): Iparragirre eta XIX. Mendea. Alde zaharreko igande gastrokulturalak. Alde zaharreko 4 tabernatan dastatuko da “Iparragirre pintxoa”, bitartean kantak entzun eta Iparragirreren argazkiak ikusi ahal izango dira.
- Urriak 25 (19:00): Iparragirre eta XIX. « Iparragirre 200 urte » antzerkia. Dantzaren, ikus-entzunezkoen eta bere 8 abestien bitartez, bere nortasunari, ibilbideari eta garaiari erreparatuko da
- Urriaren 25a: Iparragirrek eta XIX. Mendea. Bisita librea QR bidez Urretxuko alde zaharretik. Urretxuko Udalaren webgunetik deskarga daitekeen planoari jarraituz, Iparragirreren bizitzarekin zerikusia duten guneetan zehar QR kodeak erabili ahal izango dira, bere bizitza eta historia ezagutzeko.
Zumarragako Buzkantza Egunaren baitan, herri kirolen erakustaldia egingo dute haurrek.
Azaroak 8: herri kirolak, haur jolasak. Herri kirolen erakustaldiaz gain, haurrek herri kirolen materialarekin (sokatira, txingak) jolasteko aukera izango dute.
Pdf honetan Urola Garaiko bisitei buruzko informazio gehiago aurkituko duzue: Europako Jardunaldiak Urola Garaian
Eta programa osatzen duten bisita guztiak ezagutu nahi badituzue, egitarau osoa hurrengo estekan: Egitaraua
Animatzen zarete?