Igartubeiti Baserri Museoak eta Lenbur Fundazioak, Urola Garaia Turismoarekin elkarlanean, familientzako bisita gidatu berezia antolatu dute, gure arbasoen bizitza gertutik ezagutzeko. Jarduera honetan familian ezagutuko ditugu Igartubeiti Baserri Museoa eta Langileen Ibilbidea (50eko hamarkadako eskola eta langileen etxebizitza). Bisita horiek aurreko belaunaldiak nola bizi, lan egin eta dibertitzen ziren erakutsiko digute.
Igartubeiti baserrira bisitan, landa-ingurune honetako eguneroko bizimoduaren xehetasunak ezagutuko ditugu: nola lo egiten zuten, zer jan eta edaten zuten, eta familiak baserrietan nola antolatzen ziren. Hori guztia esperientzia sentsorial baten bidez, landa bizimoduan murgiltzeko aukera emango diguna.
Ondoren, Legazpira joango gara 50eko hamarkadako eskola bisitatzera. Hemen, garai hartako hezkuntza-sistemaz, zigorrez, zorroztasunaz eta diziplinaz ikasiko dugu. Bisita horren ondoren, langile-etxebizitza ezagutuko dugu. Bertan, egungo erosotasunik gabeko bizi-baldintzak eta etorkizun hobe baten bila iritsi ziren familiak nola bizi ziren aztertuko dugu.
Hori guztia modu atsegin eta entretenigarrian.
Data: Ekainak 16
Ordua:
11:00 : Bisita sentsoriala Igartubeiti Baserri Museora (Ezkio)
12:30 : 50eko hamarkadako eskola eta langileen etxea (Legazpi)
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: Doako jarduera
Izen-emateak:
943 72 29 78/ igartubeiti@gipuzkoa.eus
943 73 04 28/ mirandaola@lenbur.com
Ez galdu esperientzia entretenigarria familian bizitzeko aukera!