Udazken Serendipia

Udazken honetan, gerta dadila Serendipia!

urria

Urriak 1

11.30 Mirandaolako burdinola martxan

XVI. mendeko burdinola batean sartuko gara, Mirandaola Burdinolan.  Olagizonek, garai hartako jantziaz atondurik, burdinolako makinaria osoa martxan jarriko dute. Honela, uraren indarraz baliatuz, lehenik hauspoak martxan jarriko dituzte, burdin pieza bat gori-gori egon arte berotuko dute eta ondoren, pieza mailuan forjatuko dute. Bisita paregabe hau Ola-Pintxoa eta sagardoa dastatuz amaituko dugu. Informazio gehiago: Lenbur

Urriak 6, 7 eta 8 

Asteburu mikologikoa Legazpin

Ibilbide mikologikoa, artisau garagardoak, txanpi solidarioak… Informazio gehiago

Urriak 7

11.30 Ezagutu Zumarraga- Rutas naturales (Ondarearen Europako Jardunaldiak)

Inguratzen gaituen naturak izaera, nortasuna, baliabideak, elikagaiak eta ibilbideak eskaintzen ditu. Deskonektatzeko modu egokiak dira ibilbide horiek. Bakarrik, lagunekin edo familian egiteko ibilbideak. Informazio gehiago: Zelai Arizti

18:00 Antioko Musikaldia-Igartubeiti Baserriko dolarea: “Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!” kontzertua”

Garazi Etxaburu dantzariak, Urbil Artola gitarra joleak, David Azurza konpositoreak eta Andoni Salamero, olerkaria eta esatariak ikuskizuna eskainiko dute. Sentiberatasuna ardatz, dantza, musika eta hitzaren bidez sagarrondoak izango dira protagonista, hauek, sagarrondoak, eta hauen itzalean baserritarrek izandako sentipenak eta bizipenak. Informazio gehiago: Igartubeiti

Urriak 8

11.00 – 12.30 Mirandaola: Burdin magikoa escape room (Ondarearen Europako Jardunaldiak)

Legazpiko Euskal Burdinaren Museoan, esperientzia berri bat sortu dugu, museoko ezagutzak barneratzeko. Talde bakoitzak 50 minutu izango ditu escape room dibertigarri honen irteerara eramango dieten probak gainditzeko. Enigmek, Euskal Herriko hainbat lanbide tradizionalekin izango dute lotura. Familian edota lagunekin ikasteko eta dibertitzeko beste modu bat da hau! Informazio gehiago: Lenbur

11.00 Igartubeiti: Dastatu Idiazabal gazta familian!

Tailer honetan gazta mota ezberdinen dastatze gidatua egingo da eta zentzumen-parametro ezberdinak puntuatuz gazta onena aukeratuko dugu guztion artean. “Mundua lau koloretan margotuta” erakusketaren esparruan,  Gastromuseum-ek, familian gozatzeko jardueren proposamen bat diseinatu du eta oraingo honetan gaztaren ingurukoa da. Informazio gehiago

Urriak 9, 12, 13, 14, 15, 20, 21 eta 22 

Erakusketa “Euskadin Egina”

Fabrika gunean industrializazioarekin zerikusia duten aldi bateko erakusketak egiteko txoko berria sortu dugu eta bertan egingo dugun lehen erakusketa“Euskadin Egina”aurkezten dizugu. Ezagutu egitaraua: Lenbur

Urriaren 10etik 17ra

Sagardoaren Astea Igartubeiti Baserri Museoan

Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea egingo du urriaren 10tik 17ra. Baserriko prentsaketa zuzenean ikusi ahal izango den urteko aukera bakarra da. Antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak eta erakusketak izango dira. Ezagutu egitaraua: Sagardo Astea 

Uriak 14 

11:30 Ezagutu Zumarraga- Ibilbide industriala (Ondarearen Europako Jardunaldiak)

Ibilbide honen bidez, Zumarragako arestiko une, historia eta istorioak hurbilagotik ezagutu eta ulertuko dituzu. XX. mendean Urola Garaian izandako industrializazio-prozesu biziari lotuta daude, eta lekuaren izaera, bizitza eta fisionomia ezaugarritu dituzte. Informazio gehiago: Zelai Arizti 

Urriak 15 

12.00 Mirandaola: ondare bizia: Mirandaolako parkeko arbolak euskal basoaren ispilu! (Ondarearen Europako Jardunaldiak):

Zuhaitzak gure ondare naturala dira, gure ondare bizia. Mirandaolako parkeak eremu txikian biltzen ditu kantauri isuri aldeko euskal basoetan bizi diren euskal basoetan  bizi diren zuhaitz-espezieak. Pagoa, haritza, astigarra, makala, ezkia, urritza… Bisita honetan, arbola horiek guztiak ezagutuko dituzu, Ainara Osinalde adituaren eskutik.  Zuhaitz horietako egurrak eman die bizitza gure burdinolei, horregatik, Mirandaolako burdinola martxan ikusteko aukera ere izango duzu, bizirik mantendu den tradizioa! Informazio gehiago: Lenbur

11.30 Mirandaolako burdinola martxan

XVI. mendeko burdinola batean sartuko gara, Mirandaola Burdinolan.  Gure arbasoek 400 urtez burdina lantzeko erabili zuten sistema ikusteko aukera izango dugu. Olagizonek, garai hartako jantziaz atondurik, burdinolako makinaria osoa martxan jarriko dute. Honela, uraren indarraz baliatuz, lehenik hauspoak martxan jarriko dituzte, burdin pieza bat gori-gori egon arte berotuko dute eta ondoren, pieza mailuan forjatuko dute. Bisita paregabe hau Ola-Pintxoa eta sagardoa dastatuz amaituko dugu. Informazio gehiago: Lenbur

Urriak 21

 11.30 Ezagutu Zumarraga- Naturala ibilbidea (Ondarearen Europako Jardunaldiak)

Inguratzen gaituen naturak izaera, nortasuna, baliabideak, elikagaiak eta ibilbideak eskaintzen ditu. Deskonektatzeko modu egokiak dira ibilbide horiek. Bakarrik, lagunekin edo familian egiteko ibilbideak. Informazio gehiago: Zelai Arizti

16.30 Igartubeiti: sagarraren patsa berrerabiliz, biomaterialak

Igartubeitiko Sagardo Asteko sagarren soberakinak berrerabilita plastikoen ordezkoak egiten ikasteko aukera. Ikastaroa Mirari Errondosorok (Kimuri) gidatuko du eta bai heldu eta bai haurrei dago zuzenduta, edonorentzako jarduera. Tailerra doakoa da, Zerainlab-en lankidetzarekin antolatutako jarduera da. Informazio gehiago: Igartubeiti

Urriak 22 

11:00 eusk / 12:00 gazt / 13:00 gazt — Bisita antzeztua Mirandaolan

Garaiko burdinolak eta olagizonen bizitzak nolakoak ziren ezagutzeaz gain, Mirandaolako burdinola martxan ikusteko aukera izango duzu. Hori guztia emakume baserritar baten eskutik.  Informazio gehiago: 943 72 20 42

19:00 Udazkeneko Musika Zikloa-Urretxuko San Martin de Tours elizan

Goiargi abesbatza

Urriak 27, 28 eta 29

Urretxuko Garagardo Festa

Lurra Dantza Taldeak antolatzen du Garagardo Festa Ederrena pilotalekuak. Jateko ugari egoteaz gain, festa hau koroatzen duen garagardoz oparoa da jaialdi hau.

Urriak 28 

11.00 Igartubeiti: tradizioa soinean: bitxigintza berria ondare etnografikotik abiatuta (Ondarearen Europako Jardunaldiak)

Ondare etnografikoa, gure baserrietako tresna zaharrak eta aintzinako objektuak inspirazio iturri bihurtu nahi izan ditugu. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Bideberri BHIko Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloko ikasleak elkarlanean ondare etnografikoan oinarritutako bitxiak sortu dituzte, eta sorkuntzak hitzaldi eta erakusketa baten bidez erakutsiko dira. Etnografiaz gain, bitxigintza prozesuaz eta artisautza lanaz ere hitz egingo dugu. Informazio gehiago: Igartubeiti

16.30 Igartubeiti: egizu zure bitxia laiekin! (Ondarearen Europako Jardunaldiak)

Laia Euskal Herriko oin-golde motako laborantza tresna da, bi eskuekin erabilia, erabiltzen dutenei laiariak deitzen zitzaien. Famili tailer honetan egurrezko laiak erabiliko ditugu bitxiak sortzeko. Euskal ondarearen pieza esanguratsu hau Marta Fernandez Caballero bitxigilearen eskutik eraldatuko dugu, ondarea gaurkotasunera ekarriz. Ekintza Bideberri BHIko bitxigintza artistikoko ikasleen laien bitxi formako interpretazio garaikidearen erakusketarekin bat doa. Informazio gehiago: Igartubeiti

Urriak 29 

19:00 Udazkeneko Musika Zikloa-Urretxuko San Martin de Tours elizan

Garaizarko matsorriak kontzertua

azaroa

Urriaren 30etik azaroaren 11ra 

35.Mineralogia astea

Urrelur Mineral eta Fosilen museoaren bitartez eta hortik sortutako ekintzen bidez natur zientziak hedatzeko ilusioarekin jaio zen aste hau. Tailer ezberdinak ospatzen dira eta azaroak 3, 4 eta 5-en feria ezarriko da Ederrena pilotalekuan eta geologi parkea Iparragirre plazan. Informazio gehiago: Urretxuko udala

Azaroak 4

12.00 Urrelur. Mineral eta Fosilen Museoa: Urretxuko herriaren historia geologikoa bere elementu arkitektonikoen bidez

Nola jakin dezakegu zer gertatu zen Urretxun biztanleria bertaratu baino lehen? Are gehiago, nola ezagutu dezakegu gizakia eta bere ekintzak azaldu aurretik gertatutakoa? Aztarna eta idatzizko hitz gabezia edo gizakia bera ez izana, ez dira oztopo gure planetaren zatitxo honetan izan ziren gertaerak ezagutzerako orduan. Geologia da erantzuna.Gure inguruko eraikuntzak egiteko harkaitzen azterketen bidez, orain dela milioika urte eremu honetan zer gertatu zen jakin dezakegu. Informazio gehiago: Urretxuko udala

 Azaroak 4, 5, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26 

Olentzero eta Mari Domingi

Historio eta historio artean Burdintxok Olentzero eta Mari Domingiren bilaketan eramango gaitu parkean barrena. Hauek menditik jaisten topatuko ditugu eta elkarrekin Mirandaolako Burdinolara abiatuko gara. Bertan, Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dugu, argaziak atera, eskutitza eman…! Mirandaolako Burdinola ezagutzeko aukera izango dugu, Burdintxoren lantegia, eta Burdintxok sutegian danbolinarekin egindako gaztaina goxoak dastatuko ditugu. Informazio gehiago: Lenbur

Azaroak 5 

Buzkantza eguna

Neguak dakartzan jakien artean aurkitzen da buzkantza. Aurten azaroak 3 eta 4 artean ospatuko da buzkantza pintxo lehiaketa Zumarragan.Hori eta askoz ere gehiago.

19:00 Udazkeneko Musika Zikloa-Urretxuko San Martin de Tours elizan

Musicalipa . Chamber choir.

Azaroak 11 

San Martin eguna

1976.en urten Urretxuko San Martin auzoako bizilagun talde bat San Martin auzoan pintxo dastaketa eta jolasak antolatzen hasi ziren. Urteen poderioz, eta Udalaren laguntzarekin, ekimena indarra hartzen joan da, zenbait toki aldaketa  ere izan ditu, baina usadioak bizirik darrai, eta San Martindarren auzo izaerak ere bai.

Azaroak 12

19:00 Udazkeneko Musika Zikloa-Urretxuko San Martin de Tours elizan

Iraurgi abesbatza

abendua

Abenduak 2, 3, 6, 7, 8, 9, 10, 16, 17 eta 23 

Olentzero eta Mari Domingi Mirandaolan

Historio eta historio artean Burdintxok Olentzero eta Mari Domingiren bilaketan eramango gaitu parkean barrena. Hauek menditik jaisten topatuko ditugu eta elkarrekin Mirandaolako Burdinolara abiatuko gara. Bertan, Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dugu, argaziak atera, eskutitza eman…! Mirandaolako Burdinola ezagutzeko aukera izango dugu, Burdintxoren lantegia, eta Burdintxok sutegian danbolinarekin egindako gaztaina goxoak dastatuko ditugu. Informazio gehiago: Lenbur

Abenduak 13 

Santa Lutzi eguna

Urretxu-Zumarragan Santa Lutzi eguna ospatzen da eta honen harira, erdia aroan jatorria duen feria antolatzen da. Lehiaketa eta erakusketa ezberdinek osatzen duten programaren gerizpean, ekoizlea, saltzailea eta eroslea espazi bakarrean elkartzen ditu. Bertako produktuak kontsumitzera bideratzen gaituen egun honek tradizio eta modernotasuna uztartzen ditu.

2023-10-19T09:49:46+02:00October 16th, 2023|Berriak, Web berriak|