Oraindik ez duzu Antioko baseliza ezagutzen edo bisita ezberdinarekin egin nahi duzu?
Fermin Lopetegik baseliza eta bere nondik norakoak erakusteaz gain, Loiolako San Inazioren bizitzan barrena ibilbide atsegina egingo du eta Inaziotar Bidean erromes gisa izandako esperientzia kontatuko du.
Ez geratu tokirik gabe!
NOIZ: apirilaren 2an/maiatzaren 7an/ekainaren 4an/uztailaren 9an
ORDUA: 11:00
ABIAPUNTUA: baselizako atea
Beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea.
Informazio gehiago eta erreserbak: 943 72 20 42