Euskadiko I. Patata Tortilla Txapelketa

tortilla de patatas campeonato

Euskadiko I. Patata Tortilla Txapelketa egun hauetan egiten ari da, eta bi modalitatetan banatzen da: patata tortilla tradizionala eta patata tortilla bakailaoarekin.

Finalak hainbat probintziatan egiten ari dira: Bizkaian (13 parte-hartzaile), Araban (9 parte-hartzaile) eta Gipuzkoan (12 parte-hartzaile), otsailaren 26, 27 eta 28an, hurrenez hurren.

Probintzietako faseen ondoren, probintzia bakoitzeko hiru txapeldunak Euskadiko final handian lehiatuko dira, Bilbon, martxoaren 9an, larunbatean.

Urola Garaiak, ordezkaritza du ekitaldi ospetsu honetan. Alde batetik, gastronomian aditua den Josema Azpeitia legazpiarra epaimahaiko kide izango da, veste sukaldari eta kritikari gastronomiko nabarmenduenekin batera. Bestetik, gure taberna nabarmenetako bi, Aitube Berri eta Berit, biak Pintxoz Pintxo ekimeneko partaideak, Gipuzkoako finala jokatuko dute. Artur Pereira eta Asier Merino, Aitube Berri tabernakoak, eta Javier Quintana, Berit tabernakoa, prest daude tortilla gozoekin onena emateko. Zorte handia opa diegu bi tabernariei lehiaketa honetan!

Eta zuek ere bi tortilla goxo horiek dastatu nahi badituzue, ez izan zalantzarik eta taberna horiek bisitatu Urola Garaiko tortilla onenetako batzuk dastatzeko.

Uda 2023

Uda honetan ez galdu Urola Garaiak eskaintzen dizkizun jarduerak! Ezkion, XVI. mendeko Igartubeiti dolare-baserriak garai hartako baserritarrak nola bizi ziren ulertaraziko dizu; Legazpin, hasiera-hasieratik sumatuko duzu herriak [...]

2024-02-26T13:27:56+01:00February 26th, 2024|Berriak, Web berriak|