Gure turismo-baliabideen irisgarritasun-ezaugarriak ezagutu nahi dituzu?
Hona hemen zerrenda:
- Igartubeiti Baserri museoa (Ezkio):
- Aparkatzea: Kanpoko aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako aparkalekua du.
- Igogailua: Museoko harrerara iristeko igogailua aparkalekuan dago. Igogailua kanpoko korridore zabal batera iristen da, interpretazio-zentroaren sarrera nagusira sartzeko.
- Sarbidea eta zirkulazioa: Interpretazio Zentroa gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat irisgarria da.
Igartubeiti Baserria ez da osorik irisgarri. - Komunak: Interpretazio Zentroak bi komun egokitu ditu. Biek dute haurtxo-aldagailua
- Komunikazioa:
- Begizta magnetikoa: Museoak begizta magnetikoa du jendeari arreta emateko mahaian. Gainera, banakako erabilera duten begizta magnetikoak eska daitezke harreran, bisita gidatuaren kalitatea hobetzeko.
- Irakurketa errazera egokitutako bisita gidatuaren edukiak.
- Besteak:
- Gurpil-aulkiak maileguan: Museoak bisitarien eskura jartzen du gurpil-aulki bat, harreran eska daitekeena.
- Laguntza optikoak: Museoaren harreran laguntza optikoak eska daitezke, hala nola lupa handigarriak, ikusteko irisgarritasuna hobetzeko
- Bisita pertsonalizatuak: Museoak desgaitasun kognitiboa duten pertsonentzat bereziki gomendatutako bisitak eta esperientziak antolatzen ditu.
Jarduera parte-hartzaileak, dinamikoak eta sentsorialak dira, talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako diskurtso eta edukiekin.
- Antioko Interpretazio Zentroa (Zumarraga)
- Aparkatzea:Aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzako lekua du. Nolanahi ere, autoa museoko sarreran aparka daiteke une batez.
- Igogailua: dena laua da
- Sarbidea eta zirkulazioa: Interpretazio Zentroa gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat irisgarria da.
- Komunak:Interpretazio Zentroak komun egokitua du.
- Komunikazioa:
-
QR edukia beste hizkuntza batzuetan irakurtzeko
-
- Antioko baseliza (Zumarraga)
- Aparkatzea:Aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako plaza du. Behar izanez gero, une batez ermitatik gertu aparkatu ahal izango litzateke,
- Komunak: metro gutxira, komun publikoak eta egokituak interpretatzeko zentroan.
- Urrelur Mineral eta Fosilen museoa (Urretxu)
- Igogailua: bai
- Sarbidea eta zirkulazioa: Gurpil-aulkietarako irisgarria
- Komunak: komun egokitua
- Komunikazioa: audiogiak
- Besteak:
- Bisita pertsonalizatuak: Museoak dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak ditu.
-
Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei bisita errazteko audiogidak ditu
- Chillida Lantokia/Fabrika (Legazpi)
- Aparkatzea: Hala behar izanez gero, sarrerako atearen ondoan aparka daiteke
- Igogailua: bai
- Sarbidea eta zirkulazioa: Gurpil-aulkietarako irisgarriak dira bi espazioak.
- Komunak: komun egokitua
- Komunikazioa:
- Bisita pertsonalizatuak: Museoak dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak ditu.
-
Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei bisita errazteko audiogidak ditu
-
Letra handitua duten testuak dituzte
- Mirandaolako burdinola (Legazpi)
- Aparkatzea: Behar izanez gero, Mirandaolako burdinola eremuaren barruan aparka daiteke.
- Komunak: komun egokitua eta haurtxoentzako aldagailua (harreran, turismo-bulegoan)
- Komunikazioa:
- Bisita pertsonalizatuak: Museoak dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak ditu.
- Euskal burdinaren museoa (Legazpi)
- Aparkatzea:Museoak dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak ditu.
- Igogailua: Museoan ez da behar
- Sarbidea eta zirkulazioa: Gurpil-aulkietarako irisgarria
- Komunak: komun egokitua eta haurtxoentzako aldagailua