Urriko zubia Urola Garaian

Zubia/puente

Zubi honetan Urola Garaira!

Begira zuretzat dagoen guztia…

EZKIO

  • Igartubeiti baserria (943 722 978 | 943 725 107)
    XVI. mendeko dolaredun baserria. Bertan, sagardoa egiteko prozesua ezagutu ahal izango duzu eta garai hartako bizimodua eta baserriak nolakoak  ziren ikusi.

Urriaren 6tik 12ra, hain ezaguna den Sagardo Astea ospatuko da, non sagarraren prentsaketaz gain, antzezlanak eta kirikoketa izango diren.

Ohiko bisita gidatua edo zure kabuz egin nahi baduzu, eman izena egun hauetan:

Urriak 9: bisita gidatua 17: 00etan

Urriak 11: 10:00etatik 14: 00etara bisita librean

Urriak 12: bisita gidatua 17: 00etan


 LEGAZPI

  • Mirandaolako burdinola martxan (943 73 04 28 | Mirandaolako turismo bulegoak kudeatzen du)

Mirandaolako olagizonek, garai hartan bezala jantzita, makineria guztia martxan jarriko dute, bisitariek ikuskizun ahaztezinaz gozatu dezaten: burdinola martxan. Bukaeran, olapintxoa dastatuko da edariarekin.

Urriak 10-3 txanda:  11:30/ 12:15/ 13:00

  • Chillida Lantokia  (943 73 04 28 | Mirandaolako Turismo bulegoak kudeatzen du)

Lantegi batean dagoen museo honek artearen eta industriaren arteko harremana erakusten du Eduardo Chillida euskal eskultorearen eskutik, bere eskultura ospetsuenetako batzuk Legazpin egin baitzituen.

Urriak 12: 12:30

  • Burdinaren museoa (943 73 04 28 | Mirandaolako Turismo bulegoak kudeatzen du)

Legazpiko Mirandaola parkean kokatuta, burdinak Euskal Herrian izan duen garrantzia erakusten du.

Eskualdea modu ezberdinean ezagutu nahi baduzu, anima zaitez Ormazarretak eskaintzen dituen zaldi-paseoak eta klaseak ezagutzera.

 10:00-13:00 / 17:00-20:00 Astelehenean itxita


URRETXU

  • Urrelur Mineral eta Fosilen museoa (943 03 80 88)

Natur Zientzien mundura hurbilketa atsegina, bost kontinenteetako piezen bitartez.

Urriak 9: 10:00-12:30

Urriak 10: itxita

Urriak 11: 10:00-12:30 eta 17:00-20:00

Urriak 12: itxita

  • QR bidezko Iparragirre ibilbidea

Joxe Mari Iparragirre artista urretxuarraren bizitza ezagutu modu erraz eta autonomoan. Lehendabizi, deskargatu QR kodeen kokapenen mapa www.urretxu.eus webgunean. Ondoren, mapan adierazitako guneetara hurbildu eta zure mugikorrarekin kodea eskaneatu besterik ez duzu egin behar.


ZUMARRAGA

  • Antioko baseliza (616 24 54 63)

“Ermiten katedrala” bezala ezagutzen da. Harriz eta egurrez egina, barne-edertasun paregabea du.

Urriak 9-10-11-12 irekita: 11:30-13:30 / 16:30-19:30

  • Antioko Interpretazio zentroa (943 72 20 42)

Antioko baselizaren bisita osatzeko modu gisa aurkezten da. Gainera, Urolako Tren zaharreko bagoi baten erreplika bat ere badu, etxeko txikienei asko gustatuko zaiena.

Urriak 9-10-11-12: 10:00-18:00

  • Antio-Belokiko Ibilbide paisajistikoa

Beloki mendiaren inguruan egiten den 5 kilometro inguruko ibilbide zirkular hau ermitatik metro gutxi batzuetara hasten da. Ibilbidean zehar, Zumarragaren nortasunarekin lotutako lau gunek historia eta natura batzen dituzte.

Informazio liburuxka eskualdeko turismo bulegoan eskuratzen da

2021-10-08T12:00:09+02:00October 7th, 2021|Berriak, Web berriak|