Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18an gure museoetako batzuek jarduera bereziak eskainiko dituzte.
Urrelur mineral eta fosilen museoak ate irekien eguna ospatuko du. Sarrera doakoa izango da eta edukiera mugatua izango du; beraz, interesatuek kultur etxera deitu beharko dute erreserba egiteko: 943 038 088
Urretxun ere, Iparragirre Ibilbidea, ordutegirik gabe eta modu autonomoan egin daiteke. Planoak Urretxuko Udalaren webgunean deskargatu behar dira, interesguneak non dauden jakiteko eta, horietako bakoitzean, QR kodea eskaneatu eta informazioa entzuten eta ikusten da.
Igartubeiti Baserri Museoak, bestetik, ate irekien jardunaldiak eskainiko ditu baina maiatzaren 22an eta 23an. Larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da, eta igandean 10:00etatik 14:00etara. Sarrera eta bisita gidatuak doakoak izango dira, eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Museoen egunaren inguruko jardueretan, beste bi egingo dira. Alde batetik, maiatzaren 18an, ” Konexioak. Ekintza artistikoa landa-inguruneeta” online topaketa egingo da, Maite Redondo artistaren eta Idoia Unzurrunzaga argazkilariaren eskutik. Bestalde, “Natur_Lab” tailerra eskainiko da. Hau, 8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua da eta MrLaspiur artista eta moda diseinatzaileak emango du.
Informazio gehiago Igartubeitiren jarduerei buruz eta izena emateko: Igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78/72 51 07.
Antioko Intepretazio Zentroa ohiko ordutegian irekiko da, 10: 30etik 14: 30era. Eta Lenburrek kudeatzen dituen gainerako lau museoak (Chillida lantokia, Igaralde ogiaren txokoa, Artzaintzaren ekomuseoa eta euskal burdinaren museoa) itxita daude egoeraren ondorioz, eta beraz, aste batzuk itxaron beharko dira berriro bisitatu ahal izateko.