Azken asteetan, ETB Urola Garaiko gure baliabide eta leku batzuetan grabatzen aritu da.
Haurrei zuzendutako ETB3ko “3 Ene Kantak” saioko pertsonaiek Ezkioko Igartubeiti baserria bisitatu zuten. Iban Maiz gidak baserriaren nondik norakoak azaldu zizkien Eneko, Nerea, Astronauta eta Sator-i (3 Ene Kantak-eko pertsonaiak).
Ikusteko aukerarik izan ez bazenuten, honako esteka honetan ikus ditzakezu bideoak: IKUSI
Bestalde, Yolanda Mendiolak zuzendu eta aurkeztutako Artefaktua literatura saioan, idazle bat elkarrizketatzen dute, bere lana eta unibertsoa ezagutzeko. Oraingoan, Antxiñe Mendizabal idazlearekin grabatzen aritu dira Antioko ermitan eta bere inguruan. Antxiñe Zumarragarrak duela hilabete batzuk argitaratutako “Odolekoak” liburuari buruzko elkarrizketa izan zuen. Martxoaren 27an izango da ikusgai, 13:00etan, ETB1en.
Egun horretan bertan, Garikoitz Mendizabalen kontzertua izango da Antioko baselizan, soprano batek eta dantzariek lagunduta. Telebistan ikusi ahal izango da, baina oraindik ez da datarik zehaztu.
Urretxun, “Herri txiki infernu handi” telebista saiokoak herrian grabatzen aritu dira. Telebista saioan, bai urretxuarrei egindako elkarrizketak, bai martxoaren 4an Ederrena pilotalekuan egon zen ekitaldia ikusi ahal izango da. Maiatzaren 16an izango da ikusgai ETB1en.