Igartubeitiren irisgarritasuna Aldundiko ekimenaren barruan

IGARTU

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako baliabide turistikoen irisgarritasunaren aldeko apostuan, ekimen bat abiarazi du Bask for All empresaren laguntzaz, irisgarritasunaren arloan jardunbide egokiak gauzatu diren baliabide turistikoei balioa emateko. Lehen etapa honetan, 22 baliabide turistiko aukeratu dituzte, horien artean Igartubeiti Baserri Museoa. Informazio hau Gipuzkoa Turismoaren webguneko irisgarritasunari buruzko atal berrian argitaratuko da.

Igartubeiti Baserri Museoa erreferentea da irisgarritasunaren arloan. Urteak eramaten ditu irrisgarritasuna lantzen, kalitatezko zerbitzua eskaintzen eta dibertsitate funtzional desberdinetara egokitzen. Landutako ekintzetako batzuen artean:

  • Igartubeiti zure eskura programa, hainbat egokitutako tailer eta esperientzia sentsorial biltzen dituena eta desgaitasun kognitiborako bereziki pentsatuak.
  • Irakurketa errazeko gida bat ere badu, non museoaren edukia egokituta dagoen.
  • Irisgarritasun fisikoa: gurpil-aulkiak eskaintzen dituzte maileguan, jendeari arreta emateko erakusmahaia gune egokitua da, igogailua dago, etab.
  • Beste batzuk: gida-txakurrak museoan sartzeko baimena, zentzumen aniztasun baliabidea ikutu daitezkeen objektuekin, etab.

Igartubeitik irisgarritasunaren arloan eskain dezakeen guztia esteka honetan ikus dezakezue: Igartubeiti-irisgarritasuna

2021-02-08T14:35:17+01:00January 7th, 2021|Berriak, Web berriak|