ZELAI PENTSIOA
HSS00670
Toñi da 2005eko martxoan inauguratutako Zelai Pentsioko erreserbak gogoz kudeatzen dituen pertsona.
Toki ezin hobean dagoen pentsioa da, Zumarragako erdigunean baitago, udaletxetik 25 metrora, eta zerbitzu eta denda guztiak ditu eskura.
Pentsioaren sarreran dagoen Zelai Aristi parkearen lasaitasunaz gozatu ahal izango duzu, eta gertu dagoen aparkaleku publikoa erabili, 15 metro eskasera baitago, hau da, Zelai Aristi parkearen azpian.
Zerbitzu nagusietatik gertu dagoen erdiguneko ostatu baten bila bazabiltza, hau da bilatzen duzuna.