Urola Garaian, turismoa modu natural eta iraunkorrean bizi da. Ez gara helmuga masifikatua, eta horrek benetako esperientziak, kalitatezkoak eta erritmo lasaian eskaintzeko aukera ematen digu. Gure eskualdea ondo komunikatuta dago bai trenez bai autobusez, eta horrek mugikortasun arduratsuagoa errazten du. Hemen, natura, tokiko gastronomia, merkatu tradizionalak eta bizimodu lasaia uztartzen dira esperientzia paregabea eta ingurunearekiko errespetuzkoa eskaintzeko.
Jarduera jasangarriak Urola Garaian
-
Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio)
Tradizioa eta iraunkortasuna uztartzen dituen baserria. Ezagutu nolakoa zen euskal landa-bizitza, eta bisita gidatuaren arabera, bertako produktuen dastaketaz gozatu ahal izango duzu. -
Langileen ibilbidea
Oinezko ibilbidea 50eko hamarkadako eskolatik langileen etxebizitzaraino. Begirada bat gure eskualdeko iragan industrialari eta etorkizun hobe baten bila etorri zirenen ahaleginari. -
Mendi-ibiliak naturan
Ibilbideak hainbat menditara (Irimo, Lakiola, Beloki, Korosti… ). Gainera, Urola Garaia Aizkorri-Aratz Parke Naturalean sartzeko ateetako bat ere bada, eta Urolako Bide Berdeak gure hiru herri zeharkatzen ditu. -
Urrelur Mineral eta Fosilen museoa Urretxun
Lurraren historiarekin lotzen gaituzten fosilak eta mineralak. Hezkuntza-proposamen bat, beti ere ingurunea errespetatuz. -
QR bidezko Iparragirre ibilbidea
Ezagutu Joxe Mari Iparragirre bardoaren bizitza Urretxuko kaleetan zehar banatutako QR kodeen bidez. Berrikuntza eta kultura eskutik helduta, eta, hori guztia, aire zabalean. -
Zumarraga Bide Bizia
Zumarragako natura, industria eta kultura ondarean barrena gidatuko zaituzten QR kodeen bidezko hainbat ibilbide. Herria oinez ezagutzeko modu iraunkorra. -
Bertako azokak 🧺
Erosi zuzenean tokiko ekoizleei. Ogia, gazta, barazkiak, … kontsumo arduratsua eta zero kilometrokoa!Urretxu (osteguna)/Legazpi (ostirala)/Zumarraga (larunbata)
🔎 Eta web honetan bertan aurki ditzakezun esperientzia jasangarri gehiago.
Ekitaldi jasangarriak
Gastronomia, kultura, kirola…
Urola Garaiak jasangarritasuna DNAren parte den ekitaldien egutegia eskaintzen du.
Gainera…
Bertatik Bertara: baserritik zure mahaira
Euskadi Gastronomika:bikaintasun-zaporea duen sarea
Euskadi Gastronomika Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako sarea da, eta euskal gastronomia-kulturari lotutako enpresek, profesionalek eta erakundeek osatzen dute. Guztiak kalitatean, tokiko identitatean eta ingurunearekiko konpromisoan oinarritutako lan-filosofia jarraitzen dute.
Konpromiso arduratsua: Kode Etikoa
Urola Garaia Turismo Arduratsuaren Kode Etikoa programaren parte da. Programari atxikitako enpresek konpromisoa hartzen dute inguruarekin eta tokiko komunitatearekin errespetuzkoa, inklusiboa eta arduratsua den turismo-jarduerarekin. Hauek dira programan parte hartzen dutenak: UGGASA-BUEN BOKADO-CHILLIDA LANTOKIA-APARTAMENTUAK ALDABEA-BERIT TABERNA-BIDEZAR TABERNA-URZUBI TABERNA-PENSION ZELAI-URRELUR-ARGINDEGI OSTATUA-EIRE TABERNA-MARTIAMUNO LANDETXEA-KATILU JATETXEA-UROLA GARAIKO TURISMO BULEGOA-IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA ETA BERGARETXE GELTOKIA APARTAMENTUAK
Bereziki jasangarriak dira Aldabea Apartamentuak, izan ere tokiko energia-iturri berriztagarrien energia-kudeaketako, neurriak aplikatzen ditu.
Gainera, gure turismo-bulegoetan eta ostatuetan Turista Arduratsuaren Dekalogoa aurkituko duzu, zure bisitaz aztarnarik utzi gabe gozatzeko aholku handiak ematen dituen gida txiki bat.
👉 GIDA deskarga dezakezu HEMEN
Mugitu zaitez modu jasangarrian
Bazenekien gure eskualdea bizikletaz ibil dezakezula?