Igartubeiti baserria Aste Santuan

igartubeiti

Begira Igartubeiti baserriak egiten dituen proposamenak…

  • Esperientzia “egin ezazu zure sagar zukua”– Larunbata 16, 17:00 (beharrezkoa da izena ematea)
    • Sentitu sagarraren usaina, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika erritmoak praktitu. Sagarra prentsatu ondoren, bere zukua dastatu.
  • Bisitak
    • Zure erara: ezagutu baserria QRak eskaneatuta. Eskatu tableta harreran eta kontakizunak entzun baserriko hainbat gunetan.
    • Bisita gidatuak: XVI. mendeko dolare-baserri honen bidez, ezagutu sagardoaren kultura, tradizioa eta orduko bizimodua. Aste Santuko egunetan, 16an izan ezik 11:00 euskera/ 12:30 gaztelania/ 17:00 eusk edo gazt
  • Igartubeiti familian: eskatu harreran joku berria baserria modu dibertigarrian eta familian bisitatzeko. Bilatu objetu ezberdinak eta ikasi zer diren eta zertarako erabiltzen ziren.
  • Ondare gunea: gerturatu zaitez gune honetara ezagutzeko kilo eta litro neurrien aurretik, nola egiten zuten baserritarrek.

ORDUTEGIA

Apirilak 14, 15, 16 eta 18: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Apirilak 17: 10:00-14:00

Informazioa eta erreserbak: 943 72 51 07 / 943 722 978

www.igartubeitibaserria.eus

2022-04-12T14:34:31+02:00April 12th, 2016|Berriak, Web berriak|