Baliabide irisgarriak Urola Garaian

irisgarritasuna

Gure turismo-baliabideen irisgarritasun-ezaugarriak ezagutu nahi dituzu?

Hona hemen zerrenda:

  • Igartubeiti Baserri museoa (Ezkio):
    • Aparkatzea: Kanpoko aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako aparkalekua du.
    • Igogailua: Museoko harrerara iristeko igogailua aparkalekuan dago. Igogailua kanpoko korridore zabal batera iristen da, interpretazio-zentroaren sarrera nagusira sartzeko.
    • Sarbidea eta zirkulazioa:  Interpretazio Zentroa gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat irisgarria da.
      Igartubeiti Baserria ez da osorik irisgarri.
    • Komunak: Interpretazio Zentroak bi komun egokitu ditu. Biek dute haurtxo-aldagailua
    • Komunikazioa:
      • Begizta magnetikoa: Museoak begizta magnetikoa du jendeari arreta emateko mahaian. Gainera, banakako erabilera duten begizta magnetikoak eska daitezke harreran, bisita gidatuaren kalitatea hobetzeko.
      • Irakurketa errazera egokitutako bisita gidatuaren edukiak.
    • Besteak:
      • Gurpil-aulkiak maileguan: Museoak bisitarien eskura jartzen du gurpil-aulki bat, harreran eska daitekeena.
      • Laguntza optikoak: Museoaren harreran laguntza optikoak eska daitezke, hala nola lupa handigarriak, ikusteko irisgarritasuna hobetzeko
      • Bisita pertsonalizatuak: Museoak desgaitasun kognitiboa duten pertsonentzat bereziki gomendatutako bisitak eta esperientziak antolatzen ditu.
        Jarduera parte-hartzaileak, dinamikoak eta sentsorialak dira, talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako diskurtso eta edukiekin.
  • Antioko Interpretazio Zentroa (Zumarraga)
    • Aparkatzea:Aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzako lekua du. Nolanahi ere, autoa museoko sarreran aparka daiteke une batez.
    • Igogailua: dena laua da
    • Sarbidea eta zirkulazioa: Interpretazio Zentroa gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat irisgarria da.
    • Komunak:Interpretazio Zentroak komun egokitua du.
    • Komunikazioa:
      • QR edukia beste hizkuntza batzuetan irakurtzeko
  • Antioko baseliza (Zumarraga)
    • Aparkatzea:Aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako plaza du. Behar izanez gero, une batez ermitatik gertu aparkatu ahal izango litzateke,
    • Komunak:  metro gutxira, komun publikoak eta egokituak interpretatzeko zentroan.
  • Urrelur Mineral eta Fosilen museoa  (Urretxu)
    • Igogailua: bai
    • Sarbidea eta zirkulazioa: Gurpil-aulkietarako irisgarria
    • Komunak: komun egokitua
    • Komunikazioa: audiogiak
    • Besteak:
      • Bisita pertsonalizatuak: Museoak dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak ditu.
      • Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei bisita errazteko audiogidak ditu
  • Chillida Lantokia/Fabrika (Legazpi)
    • Aparkatzea: Hala behar izanez gero, sarrerako atearen ondoan aparka daiteke
    • Igogailua: bai
    • Sarbidea eta zirkulazioa: Gurpil-aulkietarako irisgarriak dira bi espazioak.
    • Komunak: komun egokitua
    • Komunikazioa:
      • Bisita pertsonalizatuak: Museoak dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak ditu.
      • Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei bisita errazteko audiogidak ditu
      • Letra handitua duten testuak dituzte
  • Mirandaolako burdinola (Legazpi)
    • Aparkatzea: Behar izanez gero, Mirandaolako burdinola eremuaren barruan aparka daiteke.
    • Komunak: komun egokitua eta haurtxoentzako aldagailua (harreran, turismo-bulegoan)
    • Komunikazioa:
      • Bisita pertsonalizatuak: Museoak dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak ditu.
  • Euskal burdinaren museoa (Legazpi)
    • Aparkatzea:Museoak dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak ditu.
    • Igogailua: Museoan ez da behar
    • Sarbidea eta zirkulazioa: Gurpil-aulkietarako irisgarria
    • Komunak: komun egokitua eta haurtxoentzako aldagailua
    • Komunikazioa:
      • Bisita pertsonalizatuak: Museoak dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako bisitak ditu.
      • Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei bisita errazteko audiogidak ditu
      • Letra handitua duten testuak dituzte
2025-02-24T12:00:43+01:00February 20th, 2023|Berriak, Web berriak|