2024ko urtarrilaren 10ean, ehun urte beteko dira Eduardo Chillida jaio zela, eta Eduardo Chillida – Pilar Belzunce Fundazioak hainbat jarduera bultzatuko ditu 2023an, mendeurrena ospatzeko. Bere lana ez ezik, bere balioak, sentsibilitatea eta arte garaikidearen historiari egindako ekarpenak ere zabaltzeko aukera izango da.
Testuinguru horretan, urtarrilaren 26an, jardunaldi tekniko bat egin zen Hub de Gipuzkoa turismoaren eskutik, sektoreko hainbat eragilek Chillidaren Gipuzkoako lanaren zati bat ezagutarazteklo, eta “Chillida- 100 urte” ekimena sektoreari aurkezteko.
Bertaratuek, besteak beste, gidariek, teknikariek edo informatzaileek, Haizearen Orrazian hasi zuten ibilbidea. Ondoren, Chillida Leku bisitatu zuten Hernanin, eta Chillida Lantokia Legazpin. Azkenik, Tolosan izan zen azkenekoa geldialdia, “Lizardiren leihoa” eskultura ezagutzeko. Jardunaldiaren gidaria Mikel Chillida izan zen, Eduardo Chillidaren biloba.
Adi egon 2023an Urola Garaian egingo diren jarduerei ;)