Museoen Nazioarteko eguna

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18an, gure eskualdeko museoek jarduera bereziak izango dituzte.

  • Igartubeiti Museoa – Ezkio
    Maiatzaren 18an Igartubeiti doakoa izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gainera, Museoen Nazioarteko Egunaren harira, bi jarduera antolatuko dira. Lehenengoa iada beteta dago, familia-tailerra da: “Oihala ehuntzea, hori bai li(h)oaI!” . Bestalde, «Upcycling: bizitza berri bat zure arropari» tailerrak Igartubeitiz beste modu batean gozatzeko aukera emango du. Maiatzaren 22an izango da, 11: 30ean, Leire Santillan moda diseinatzailearen eskutik. Horretan, diseinatzaileak moda jasangarriari buruzko aurkezpen bat eskaintzeaz gain, parte-hartzaileek etxetik ekarritako arropa konpondu, apaindu edo eraldatu ahal izango dute. Edukiera mugatua. Aurretik izena ematea beharrezkoa da: Igartubeiti@gipuzkoa.eus/943 72 29 78/72 51 07
  • Euskal Burdinaren Museoa- Legazpi
    Burdinak Euskal Herrian izan duen garrantzia eta historia ulertzeko argibideak ematen dizkigu museo honek. Doakoa izango da 10:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago eta Legazpin egin daitezkeen beste jarduera batzuk: 943 73 04 28
  • Urrelur Museoa- Urretxu
    Mineral eta fosilen museoak hainbat proposamen egin ditu egun berezia dela eta.  10:00etatik 12:30era eta 17: 00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da, baina oraingoan, gainera, bisitariek opari bat jasoko dute. Bestalde, ikastetxeentzako tresna didaktiko gisa, doako bisita gidatuak egiteko aukera izango dute, aldez aurretik erreserbatuta. Eta ekainaren 11n, Navajungo pirita meategira txango mineralogikoa antolatu dute. Informazio gehiago: 943 03 80 88
  • Antioko Interpretazio Zentroa- Zumarraga
    Urtero bezala, Museoen egunean Antioko Interpretazio Zentroa doakoa izango da, 10:30etatik 14:30etara. Eskualdeko turismoan oinarritutako Serendipia erakusketa ere ikusi ahal izango da, egun horretan zein udan zehar. Ondoan, Antioko baseliza zabalik egongo da udako ordutegian: 11:30-13:30 eta 16:30-19:30

Uda 2023

Uda honetan ez galdu Urola Garaiak eskaintzen dizkizun jarduerak! Ezkion, XVI. mendeko Igartubeiti dolare-baserriak garai hartako baserritarrak nola bizi ziren ulertaraziko dizu; Legazpin, hasiera-hasieratik sumatuko duzu herriak [...]

2022-05-18T09:21:30+02:00May 16th, 2022|Berriak, Web berriak|