Zer iruditzen hiru proposamen berri hauek ?
- Urola Garaia Serendipia erakusketa (Antioko Interpretazio Zentroan, turismo bulegoaren ondoan):
- Eskualdeko baliabide turistikoen argazkiak 5 paneletan biltzen dira, bakoitza gai bati eskainia. Aste Santuan 10:00etatik 18:00etara zabalik egongo da. Doakoa. Informazio gehiago: 943 72 20 42
- “Egin ezazu zure sagar zukua” (Igartubeiti Baserrian):
- Sagardoa egiteko prozesua zuzenean bizitzeko esperientzia sentsoriala. Sagarren usaina sentitu ahal izango duzu, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika-erritmoak praktikatuko dituzu, eta sagarra prentsatu ondoren, bere zukua dastatzeko aukera izango duzu. Informazio gehiago: www.igartubeitibaserria.eus edo 943 72 51 07
- Fabrika gunea (Papelera):
- Gune berri honek Euskal Herriko garai oparoaren argazkia erakutsiko dizu. Hurbileko iraganera bidaiatzeko aukera emango dizu, besteak beste, langileen etorrera, emakumeen papera edo sindikalismoaren sorrera birsortzen duten hainbat espazio eta elementutan barrena. Hori guztia Euskadin garai honetan ekoitzitako produktu eta tresna bitxiak ikusten dituzula. Galdu ezin duzun espazio berria. informazio gehiago: www.lenbur.com edo 943 73 04 28