Ezagutu Loiolako San Inazioren garaiko baserriak eta Garaia Igartubeiti baserrian egingo den bisita gidatuan. Azaroaren 28an izango da, 12:30ean, eta parte hartzeko zure izena eman besterik ez duzu egin behar 943 72 20 42 telefonoan. Doakoa da.
Anima zaitez!
Bisita gidatuak- Uztaila eta abuztua
Bisita gidatua egin nahi duzu Urola Garaiko txoko batzuetan? Hurrengo estekan duzu informazio guztia! BISITA GIDATUAK-VISITAS GUIADAS
“Helmuga segurua” ziurtagiria
Eskualdeko turismo-bulegoa, Katilu taberna, Martiamuno nekazalturismoa, Igartubeiti baserri museoa, Pastain nekazalturismoa eta Bergaretxe Geltokia apartamentuak dira Eusko Jaurlaritzaren turismo-arloaren bidez "SCTE-Helmuga segurua" ziurtagiria lortu duten 6 enpresak. [...]
“Urretxutik mundura” ekainaren 20an
Joxe Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko, “Urretxutik mundura” kontzertu berezia egingo da ekainaren 20an, 19:30ean, Urretxuko San Martin de Tours elizan. Urretxuko udalaren enkarguz, Gorka Hermosak [...]