Eskualdeko turismo-bulegoa, Katilu taberna, Martiamuno nekazalturismoa, Igartubeiti baserri museoa, Pastain nekazalturismoa eta Bergaretxe Geltokia apartamentuak dira Eusko Jaurlaritzaren turismo-arloaren bidez “SCTE-Helmuga segurua” ziurtagiria lortu duten 6 enpresak.
Kanpoko enpresa baimendu batek egindako ebaluazioak SARS-COV-2 koronabirusak kutsatzea murrizteko egindako jardunbide egokiak baloratu ditu, bai eta bisitariei zerbitzu segurua eskaintzeko baldintza guztiak betetzea ere.
Enpresa horiek neurri eta protokolo zehatzagoak dituzte eta hilabete honetatik aurrera “SCTE-Helmuga segurua” zigilua izango dute.
Zorionak!