Ekaineko lehen asteburua Urola Garaian

junio

EZKIO

Ezkion, IGARTUBEITI BASERRIAK hainbat bisita mota eskaintzen jarraituko du bere ohiko ordutegian (asteartetik larunbatera, 10:00-14:00/16:00-19:00 eta igandean, 10:00-14:00). Bisita gidatuak, euskal baserria eta garaiko baserritarren historia ezagutzeko aukera emango dizu. Baserriaz gain, intepretazio zentroa ere ikusiko duzu.

Eta familian bazoaz, aukera on bat Martintxorekin jolasean jarduera egitea da. Bertan, liburuxka baten laguntzaz, baserriko sekretu guztiak modu independente eta dibertigarrian ezagutzeko aukera izango dute haurrek.

Familiei ere zuzenduta, Igartubeitik “Martintxoren edaririk gustokoena” gynkana eskaintzen du. Joku honek baserriaren inguruaz gozatzea ahalbidetuko dizue, familia osoarentzako proba entretenigarriekin, Martintxoren edaririk gogokoena aurkitu arte.

Bisita osatzeko, pasa zaitez “Musealiak: mikroespazio patrimoniala” espaziotik, non objektu baten ibilbidea ezagutzera ematen den, gaur egun, boloen tradizioa.

  • Informazio gehiago eta erreserbak: 943 72 51 07

______________________________________

LEGAZPI

Legazpin, Lenbur Fundazioak ekainaren 6an ekingo dio bere jarduerari. Euskal Herriko forja-ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izango da MIRANDAOLAKO BURDINOLAN. Honetan, besteak beste, olagizonen lana, janzkera edo lanketa prozesua ikusteko aukera izango da. Bisita   txingarretan egindako pintxo goxoarekin amaituko da.

Mirandaolako burdinolaren ondoan, EUSKAL BURDINAREN MUSEOA  bisitatu ahal izango da. Bertan, burdinak Euskal Herrian duen garrantzia ikusiko da.

Igande horretan bertan, ezin duzue galdu CHILLIDA LANTOKIRA egingo den bisita. Museo bilakatu den fabrika honek, artearen eta industriaren arteko harremana erakusten du, Euskal Herriko eskultorerik ospetsuenetako baten eskutik: Eduardo Chillidaren eskutik. Honek, Legazpin egin zituen bere lanik ospetsuenetako batzuk.

  • Informazio gehiago eta erreserbak: 943 73 04 28 edo mirandaola@lenbur.com

______________________________________

URRETXU

Urretxun, URRELUR Mineral eta fosilen museoak erakusten dituen piezen bidez Natura Zientzietara hurbilketa atsegina eskaintzen du. Museoa, doakoa, larunbatean 10:00etatik 12:30era irekita egongo da.

Handik metro gutxira, “URRETXU HERRI MUSEOA” ibilbidea egin daiteke. Ibilbide honek Joxe Mari Iparragirreren jaioterria eta bizitza ezagutzeko gonbita egiten dizu QRbidezko ibilbide baten bidez. Iparragirre hazten ikusi zuten kaleetan barrena ibiliko zara eta 1820ko Urretxu ezagutzeko aukera izango duzu, bertako kaleak eta garai hartako herritarrak irudikatuz.

QR-en planoa Urretxuko udalaren webgunetik deskargatu dezakezu da eta ondoren, planoan agertzen diren puntuak jarraituz, ibilbidea egiten joango zara. Gune bakoitzean QR-a irakurri besterik ez duzu informazioa eskuratzeko

  • Informazio gehiago: 943 03 80 88

______________________________________

ZUMARRAGA

Zumarragak badu nahitaez egin beharreko bisita: ermiten katedraltzat jotzen den ANTIOKO BASELIZA.  Barrualdean edertasun paregabea du, eta harriaren eta egurraren nahasketa da azpimarragarriena. Bai larunbatean  bai igandean 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era irekita egongo da.

  • Informazio gehiago: 616 24 54 63

Bisita borobiltzeko ANTIOKO INTERPRETAZIO ZENTROA bisitatzea gomendatzen da (eskualdeko Turismo Bulegoa ere bertan dago). Bertan, baselizari eta Zumarragako herriaren historiari buruzko informazio gehiago eskaintzen da. Ordutegia–> larunbatean 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 18:30era izango da, eta igandean 10:30etik 14:30era.

  •  Informazio gehiago: 943 72 20 42

Ermitaren eta Interpretazio Zentroaren ondoan, oinez egiteko ANTIO-BELOKIKO IBILBIDE PAISAJISTIKOA hasten da. Ibilbidean, Zumarragako izaera identitarioari lotutako lau gunek natura eta iragan historikoa batzen dituzte.

Eta ez ahaztu larunbatetan AZOKA aurkituko duzuela Zumarragan.

BESTEAK

Urola Garaitik igarotzen den INAZIOTAR BIDEAREN etapez gain, eskualdeak hiri eta mendi ibilbide ugari eskaintzen ditu. Eta zerbait aktiboagoa bilatzen baduzu, Legazpiko ORMAZARRETA ZALDITEGIAREN (tflnoa.619 41 17 35) eskutik zaldiz paseo bat egitea proposatzen dizugu.

—————————————————————————————————————————————————————-

+ INFO –>Eskualdeko Turismo Bulegoa (Beloki hiribidea z/g, Zumarraga): 943 72 20 42/ turismobulegoa@urolagaraia.com/www.urolagaraia.com

Uda 2023

Uda honetan ez galdu Urola Garaiak eskaintzen dizkizun jarduerak! Ezkion, XVI. mendeko Igartubeiti dolare-baserriak garai hartako baserritarrak nola bizi ziren ulertaraziko dizu; Legazpin, hasiera-hasieratik sumatuko duzu herriak [...]

2021-06-03T15:03:39+02:00June 3rd, 2021|Web berriak|