Ignaziotar bideari buruzko dokumentala

documental

Joan den maiatzaren 21ean,  Ignaziotar Bideari buruzko dokumentala grabatzen aritu ziren Urola Garaiko kaleetan eta bide berdean. Besteak beste, Zumarragako plaza edo Barrendiolako urtegia izan ziren eszenak filmatu zituzten lekuak.

Jose Luis Iriberri zuzendaria duen grabaketa hau, Loiolako San Ignazioren konbertsioaren 500. urteurrenarekin bat dator. Hilabete batzuk itxaron beharko da emaitza ikusteko. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

Uda 2023

Uda honetan ez galdu Urola Garaiak eskaintzen dizkizun jarduerak! Ezkion, XVI. mendeko Igartubeiti dolare-baserriak garai hartako baserritarrak nola bizi ziren ulertaraziko dizu; Legazpin, hasiera-hasieratik sumatuko duzu herriak [...]

2021-06-01T15:19:03+02:00June 1st, 2021|Web berriak|