Informazio panelak

Ignaziotar Lurraldea proiektuaren barruan eta eskualdeko baliabide turistikoak seinaleztatzeko eta ikusarazteko etengabeko hobekuntzan lan eginez, hainbat azalpen panel jarri dira. Horietako bakoitzak udalerriari eta interesguneei buruzko informazioa du, baita eskualdearekiko kokapen-mapa bat ere.
Legazpin, bidegorrian jarri da panela, lantegietarako bidea hartu baino lehen; Urretxun, herriaren sarreran, Urolako bide berdean, Inaziotar Bideak markatutako norabideari jarraituz, eta Zumarragan, Antioko baselizako oinezkoen sarbidean.

Helmuga Turistiko Adimendua (HTA)

Urola Garaiko Garapenerako Agentziak (UGGASA), bere Turismo Arloaren bitartez, Urola Garaiko (Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu y Zumarraga) turismoa kudeatzen du. Bere lana eskualdeko turismo-garapena bultzatzea da, eta horretarako, [...]

2021-03-22T16:44:39+01:00March 22nd, 2021|Web berriak|