“www.urolagaraia.com” web orrialdearen etengabeko hobekuntzan, duela egun batzuk ibilbide ezberdinak gehitu ziren pdf formatuan, interesa duten guztiek online ikusteko edo deskargatzeko aukera izan dezaten. Pdf hauek “Urola Garaian Ibilbideak” Senda Naturak egindako liburuxkatik abiatuta sortu dira. Euskarri fisikoan eskuratu nahi bada, eskualdeko turismo bulegoan aurki daitezke.
Pdf hauek, ibilbideei buruzko informazio praktikoa emateaz gain (kilometroak, denbora…), testuinguruari ere erreferentzia egiten dio. Ikusi ibilbide guztiak hurrengo esteketan:
Belokira bira : deskargatu
Antio-Izazpi: deskargatu
Santa Barbara-Irimo: deskargatu
Brinkola-Legazpi: deskargatu
Ezkio-Igartubeiti: deskargatu
Zumarraga-Urretxu: deskargatu
Aztiria-Otaño: deskargatu
Bestetik, Mikel Salaberriak, liburuxkan jasotako ibilbideak aztertu ondoren Wikilokera igo zituen argazki eta azalpenekin:
Orain ez dugu aitzakiarik gure mendietatik ibiltzeko ;)